Eztarriko minez, Miriam Gardachal tafallarra nahi baino apalago ibili zen atzo Munduko Txapelketako emakumezkoen junior mailako erlojupekoan. «Ilusioz gainezka etorri nintzen, baina berehala ikusi dut nahi eta ezinean nindoala». Karlijn Swinkels herbeheretarrak kolkoratu zuen urrezko domina, Lisa Morzenti italiarrak zilarrezkoa, eta Juliette Labous frantziarrak brontzezkoa.
Gizonezkoen 23 urtez azpiko erlojupekoan, berriz, Marco Mathis alemaniarrak irabazi zuen urrezko domina, nagusitasunez; Maximilian Schachmann alemaniarrak zilarrezkoa, eta Miles Scotson australiarrak brontzezkoa.
Miriam Gardachal tafallarra 29. izan da erlojupekoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu