Monakok ez dio baimenik eman Ruffierri euskal selekzioarekin jokatzeko

Partidarako sarrerak amaitu egin dira, eta ESAITek bere jaiko egitaraua aldatu behar izan du

Erredakzioa
Donostia
2010eko abenduaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Stephane Ruffier ez da bihar elkartuko euskal selekzioko deialdiko beste jokalariekin. Monakoko zuzendaritzak, azken unean, ez baitio jokatzen utzi atezain baionarrari, eta hautatzaileek Asier Riesgo deitu baitute haren ordez. Aurretik Aritz Adurizek ere ez zuen baimenik jaso. Iribarrek eta Etxarrik Lezaman arratsaldeko lauretarako deitu dituzte jokalariak. Ez da entrenamendu saio gogorra izango, luzaketa batzuk eta lan fisiko pixka bat baino ez. Bihar goizean, partidaren aurretik, berriz bilduko dira beste entrenamendu saio bat egiteko. Venezuelako selekzioa ere gaur bilduko da.

Sarrerei dagokienez, San Mameseko harmailak bete egingo dira. Euskadiko Futbol Federazioak atzo jakinarazi zuenez,BBKren kutxa automatikoetan salgai jarritako sarrerak amaitu dira, eta azken bi milak atzo goizean jarri zituzten salgai San Mameseko leihatilan. Partidaren aurretik ESAITek egun osorako jai egitaraua antolatu du Areatzan, eta manifestazio nazionala 18:30ean, San Mamesera arte. Atzo, baina, egitaraua aldatu behar izan zuen Bilboko Udalak ez dielako gaueko kontzerturako baimenik eman. Hala ere, ia ekitaldi guztiek berdin jarraitzen dute. Pirritx, Porrotx eta Marimototsen saioa goizean izango da (11:30), eta gauean partida pantaila erraldoi batean jarraitu ahal izango da Areatzako txosnaren alboan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.