MOTOZIKLISMOA. 'Tifossi'-a gurpil gainean

jon ordonez garmendia
2004ko uztailaren 18a
00:00
Entzun
z zion aukerak ihes egin. Brasilgo Motoziklismo Sari Nagusian aukera paregabea izan zuen Max Biaggik (Honda) sailkapenean lehen bi postuetan dauden gidariengana hurbiltzeko, eta baliatu zuen. Valentino Rossi (Yamaha) eta Sete Gibernau (Honda) lurrean, bigarren sailkatu zen eta hogei puntu bereganatu zituen, eta orain bi horiengandik hamahiru puntura besterik ez dago. Aukera hori gaur bertan biribildu dezake Alemaniako Sari Nagusian, atzo pole-a lortu ondoren. Motoziklismoaren mailarik gorenean bigarren postuan egotera deitua dagoela dirudienarentzat lorpen handia izango litzateke (une honetan hirugarren da).

Hiru zenbakiarekin korritzen du, baina Biaggik ez du ikusten bere burua ez hirugarren ez bigarren postuan. Futbolzale amorratua da, eta bere handinahiak egunen batean Erroma bere bihotzeko futbol taldean jokatzera eramango zuela amesten zuen. Bere ametsa Italiako Ligan jokatzea zen, baina egun batean lagun batek motoa utzi eta jaitsi zenerako bazekien berea bi gurpilen gainean ziztu bizian joatea zela. 18 urterekin hasi zen motoziklismoan lehiatzen, eta bi urte geroago bere lehen sari nagusian hartu zuen parte. Urtebete behar izan zuen lehen garaipena eskuratzeko. 250 cc.-etan lau garaipen lortu ondoren, Michael Doohanen ondorengoa izatera deituta zegoen maila nagusian. Eta 1998ko maiatzean 500 cc.-etako lidergoa eskuratu zuen (hogei urte ondoren, bera izan zen hori lortu zuen lehen gidari europarra). 500 cc.-etako bere lehen lasterketa irabazi egin zuen.

Doohanek garrantzia kendu nahi izan zion Biaggiren gorako ibilbideari, baina Biaggik, orain Rossirekin gertatzen zaion bezala, orduan ere lehian jarraitzen zuen mototik jaitsikoan. «Ikaslea izateko ez dago gaizki hirugarrena izatea», erantzun zion Doohani. Gaztetan berezko etsaia Loris Capirossi zuen. Mad Max-ek futbola utzi ondorengobernuz kanpoko erakundeen aldeko auto eta moto gidari famatuen arteko futbol partidak jokatzen ditu oraindik, Italiako txapeldun izateko lehiatu ziren Capirossi eta bera. Biaggik gora egin zuenean, ordea, begi bistatik galdu zuen Capirossi.

Biaggik ez zuen lortu azkenean Doohani aurrea hartzea. Gainera, konturatu orduko, Alex Criville eta Kenny Robertsen garaipen bana tarteko, beste italiar bat iritsi zen 500 cc.-etara: Rossi. Hark hartu zuen Capirossiren lekua, eta Biaggik hain gustukoa duen polemikarekin jarraitu zuen. Bere alde erabiltzen du. Esaten dituenak esanda ere, aurrera egiten du beti. Rossik MotoGPn egin duena egin zuen berak lehenago, 250 cc.-etan Aprilian, eta Hondarekin bere laugarren munduko txapelketa irabazi zuen.Erregulartasuna falta du maila nagusiko titulua eskuratzeko. Onena eta txarrena egiteko gai da. Gaur Rossi eta Gibernauren aurretik aterako da.

-

Max Biaggi



Jaiotza: Erroma, 1971-06-26.

Motoa: Honda RC211V.

Taldea: Camel Pramac Pons Honda.

Debuta munduko txapelketan: Europako Sari Nagusia, 1991.

Lehen garaipena: Hegoafrikako Sari Nagusia, 1992.

Garaipenak: 41.

Palmaresa: Europako txapeldun 250 cc.-etan (1991, Aprilia), lau aldiz munduko txapeldun 250 cc.-etan (1994, 1995 eta 1996, Aprilia; eta 1997, Honda), bi aldiz munduko txapeldunorde 500 cc.-etan (1998, Honda; eta 2001, Yamaha), eta munduko txapeldunorde MotoGPn (2002, Yamaha).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.