Ives Salaberri Xala eta Juan Martinez de Irujo gustura geratu dira Buruz Buruko igandeko finaleko materialarekin gaur, baina aitortu dute mugitzeko pilota zailak direla. Gasteizen izango da finala, Ogeta pilotalekuan, eta han izan da material hautaketa.
Pilotako urteko partida nagusia izan arren, oraindik 150 bat sarrera daude saltzeko, garestienak.
Xalak Asier Olaizola kanporatu zuen finalerdian, 22-14 irabazita. Irujok Patxi Ruiz (22-6).
2004an Xalak eta Irujok jokatu zuten finala, eta azkena izan zen txapeldun: 22-14. Hain zuzen, honek Buruz Buruko hiru txapela dauzka (2004, 2006, 2009), eta 2005ean bigarren geratu zen. Apustuak bere alde daude, 100 40ri. Xalak ez du inoiz irabazi.
18:00ak aldera hasiko da finala (ETB1).
pilota
Mugitzeko pilota zailak finalerako
Hala ere, Xala eta Irujo gustura geratu dira Ogetako material hautaketan. 150 bat sarrera daude oraindik saltzeko. Igandean izango da partida.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu