Joxi Hernandez
Mundua eskiatzen
Josean Hernandez (Donostia, 1969) lanbide heziketako irakaslea zen, Eibarko Armeria Eskolan (Gipuzkoa). Denbora librea, baina, mendian igarotzen zuen. Kirolzale eta mendizale sutsua zen, eta azken urteetan mendiko eskian aritu zen batez ere. «Andoniren [Areizaga] lagun mina zen Joxi, oso mutil indartsua, fina eta azken urteetan irtenaldi asko egin dituzte biek, lasterketetatik kanpo; batez ere, euren mugak gainditzeko», azaldu du Joseba Ugaldek Euskal Mendi Federaziotik. Azken urteetan Open Altitoy Ternua mendiko eski proban parte hartu izan du Hernandezek, eta beti erakutsi du maila handia. Club Vasco de Camping elkarteko bazkidea zen, eta Areizaga eta Cuellarrekin batera irakasle jarduten zuen elkarteak urtero antolatzen dituen mendiko eski ikastaroetan. «Joxi beti zegoen entrenatzeko gogoarekin. Ia mundu osoko mendiak ezagutzen zituen, eta ia mendi guztietan eskiatu zuen», esan du Txema Garai Club Vasco de Campingeko zuzendariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu