Nadal eta Wawrinka ariko dira Australiako finalean
TENISA. Rafa Nadal balearra eta Stanislas Wawrinka suitzarra ariko dira bihar Australiako Irekiko finalean. Nadal atzo sailkatu zen, finalerdietan Roger Federer suitzarrari irabazita:7-6, 6-3 eta 6-3. Wawrinka herenegun sailkatu zen, Tomas Berdych kanporatuta. Gaur emakumezkoen finala jokatuko dute Dominika Cibulkova eslovakiarrak eta Na Li txinatarrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu