Bengoetxea VI.a Titinen mamu beltza delako usteak urrun ditu sustraiak. Leitzarrak beteranoarenganako —42 urte bete ditu aste honetan— errespetu faltaren lehen atalak 2005eko eta 2006ko binakako txapelketetan eman ziren. 2005eko txapelketako finalerdietan egin zuten topo Titinek eta Bengoetxea VI.ak. Errioxarrak Barriola zuen lagun, eta gazteak
Urtebete geroago berriz ere egin zuten topo binakakoan. Lehenbizi ligaxkan, eta gero final-laurdenetan. Aurtengo txapelketako bikote berberak ziren, Bengoetxea VI.a-Ruiz eta Titin III.a-Pascual. Ligaxkan Asegarcekoek irabazi zuten (22-16), eta kanporaketako hiru partidetatik bi. Lehenbizi Bengoetxeak altxatu zituen besoak (22-9), gero Titinek (22-17), eta berdinketa haustekoan, Logroñon, berriz ere gehiago izan zen leitzarra (22-12). Partida hark hauts asko harrotu zituen. Lehenbizi Adarragan jokatu zelako, nonbait Titinen mesede, eta pilota aukeraketan kexa asko egon zirelako. Ordukoa da Titinen esaldi ezagunetariko bat, Ruiz pilota motelegiak zirelako kexatu ondoren. «Bada kolorezmargotuko ditugu grazia gehiago izan dezaten». Asegarcekoek Pascual pilota biziekin kargatuz irabazi zuten partida, eta Titin gutxi sartu zen jokoan. Amaieran, ikusle batek erdiko epaileari paparretik oratu zion. Ikuskizun lotsagarria.
Dena den, azken urteetako partidei baino gehiago txapelketetakoei bakarrik erreparatuz gero, Titinen aldeko joera da nagusi. Azken lau txapelketetan zortzi aldiz jokatu dute elkarren aurka, eta sei errioxarrak irabazi ditu.
Irujok ez du jokatuko
Juan Martinez de Irujoren eskuin eskua ez dago erabat ondo, eta bihar Aritz Lasa urretxuarrak ordezkatuko du berriz. Iberokoak proba egin zuen, etajokatzeko moduan ez zegoela ikusi zuen. Lasak Merino II.a izango du bikotekide Eibarren, Olaizola II.a eta Beginoren aurka.