Hona hemen, aurrerapen modura, Pablo Prigioniren esan batzuk:
- "Bi urte on geratzen zaizkidalako bueltatu naiz. Nire lehen aukera Gasteizera bueltatzea zen, maila goreneko talde lehiakor batera bueltatzea".
- "Erratu egin nintzen bere garaian, esan eta egin behar ez nituenak egin nituen, baina barkamena eskatu dut. Ni kantxan saiatuko naiz Baskonia nirekin ez dela tronpatu erakusten".
- "Gauzak garbi ditut, eta badakit zein den nire zeregina: taldekideak elikatzea, haiek saskiratzeak lor ditzaten. Beraiek gustura badaude, ni ere bai".
- "Talde hau onenekin lehiatzen ohitua dago, eta berriro hala gertatzea espero dut".