Gaur ez da esprintik izan Frantziako Tourreko 12. etapan (Tonnerre-Vittel, 211,5 kilometro), Mark Cavendishen taldeak nahi izan ez duelako seguruenik -lau garaipen daramatza hark itzuli honetan, denak esprintean-, zazpi txirrindulariren ihesaldia izan da protagonista, eta Nicki Sorensen izan da irabazlea, azkeneko kilometroetan erasoa jota.
Iheskideen artean zen Egoi Martinez Euskaltel-Euskadikoa. Besteak: Franco Pellizotti, Remi Pauriol, Laurent Lefevre, Sylvain Calzati eta Markus Fothen. Zazpiek etaparen lehen herena beteta zela egin dute ihes. Helmugarako 22 kilometro falta zirela Calzatirekin aurrera joan da Sorensen eta, besteak biak harrapatzera zihoazela, berak bakarrik egin du ihes, arrakastaz. Iheskideak 48 segundora iritsi dira. Tropela, 5.48ra.
Rinaldo Nocentinik segitzen du lider, Alberto Contador dago bigarren -sei segundora-, Lance Armstrong hirugarren -zortzira-.
Bihar korrituko dute Tourreko 13. etapa: Vittel-Colmar (200 kilometro). Hirugarren mailako bi mendate izango dituzte, bigarren mailako beste bi -azkena helmugatik hogei kilometrora- eta lehen mailako bat -helmugatik 61 kilometrora-.
Hilaren 26an amaituko da itzulia, Parisen.
txirriNDULARITZA
Nicki Sorensen irabazle Tourrean
Egoi Martinezekin eta beste bost lagunekin ihesaldian egon ostean, azkeneko kilometroetan erasoa jo eta etapa eskuratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu