Marianne Vos eta Pauline Ferrand Prevot izarrik gabe etorri zen Emakumeen Birara Rabo talde herbeheretarra, baina itzulia irabazita egingo du buelta. Katarzina Niewiadoma 20 urteko poloniarrak maila ikusgarria erakutsi du bost egunez, eta lehen aldiz Emakumeen Bira irabazi du. Asleigh Moolman (Bigla) eta Emma Johansson (Orica) beteranoek osatu dute podiuma. Euskaldunen artean onena Eider Merino izan da, 27. postuan. Lointek taldeko txirrindularia onenengandik gertu ibili da.
Azken etapa Markina-Xemeinen (Bizkaia) jokatu zuten atzo eta Johanssonek itzuliko bigarrene etapa garaipena eskuratu zuen. Ibilbide gogorra zuten txirrindulariek atzokoan eta txirrindulari indartsuenak nabarmendu ziren. Johanssonek esprintean gainditu zuen itzuliko irabazlea. Segundu batera, laugarren, iritsi zen Moolman.