Mendia

Oh Eun-Sunek Kanchenjunga igo izana zalantzan jarri du Hego Koreako federazioak

Korearrak mendi horren gailurra ez zuela zapaldu frogatzen bada, Edurne Pasaban litzateke 14 zortzimilakoak osatutako lehen emakumezkoa.

2010eko abuztuaren 28a
15:39
Entzun
Joan den apirilean Annapurnara igotzea lortu zuen Oh Eun-Sun 43 urteko mendizale hegokorearrak, eta, horrenbestez, 14 zortzimiliakoak zapaldu zituen lehen emakumetzat jo zuten. Oh Eun-Sunekin buruz buruko lehia estuan ibili ondoren, Edurne Pasabanek (Tolosa, 1973) maiatzean lortu zuen 14 zortzimilakoak osatzea, Shisha Pangmaren gailurra zapaltzean.

Orain, ordea, oso zalantzan jarri da Oh Eun-Sunen marka. Izan ere, Hego Koreako federazioak ez du baliozkotzat jo Kanchengunjako igoera. Federazioko aditu talde batek Oh Eun-Sunek frogatzat emandako argazkiak aztertu ditu, eta erabaki ez direla gailurrekoak.

Buruz buruko lehia horretan ari zirela Pasabanek berak jarri zuen zalantzan Oh Eun-Sunen marka, hain zuzen ere, Kanchenjungako tontorra ez zuela iritsi argudiatuta. Normalean mendiko markak egiaztatzen dituen Elizabeth Hawley britainiarrak ere ez zuen erabat ziurtzat jo. Orain, Hego Koreako Federazioaren txostena aintzat hartuta zer erabakitzen duen ikusi beharko da.

Oh Eun-Sunek salatu du Hego Koreako federazioa bera kaltetu nahian dabilela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.