Olaizola I.ak eta Idoatek Iruñean jokatuko dute; Retegi Bik eta Xalak, Eibarren

Erredakzioa
Donostia
2011ko maiatzaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Buruz buruko txapelketako final-laurdenetako lehen bi partidak Iruñean eta Eibarren jokatuko dira. Olaizola I.ak eta Idoatek Labriten neurtuko dituzte indarrak, larunbatean. Xalak, berriz, igandean ekingo dio txapelketari, Astelenan, Retegi Biren aurka. Beste biak, Bengoetxea VI.a Ruizen aurka eta Irujo Olaizola II.aren kontra, hilaren 15eko asteburuan jokatuko dira. Azken hori litekeena da Bilboko pilotalekuan jokatzea.

Bestalde, Kepa Peñagarikanok eta Jorge Ricok buruz buruko 2. Mailako txapelketako partida jokatuko dute, Legazpin (17:00). Irabazleak Ibai Zabala izango du aurkari final-laurdenetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.