Eskuz binakako txapelketa

Olaizola II.a-Beloki eta Irujo-Lasa III.aren arteko partidua igandean jokatuko da Gasteizko Ogetan

EPEL eskuzko enpresen elkarteak Olaizola II.a-Beloki eta Irujo-Lasa III.aren arteko partidua datorren igandean jokatzeko erabakia hartu du gaur eguerdian Zarautzen. Julian Arruabarrena EPELeko agintaria Aspe eta Asegarce enpresen ordezkariekin batzartu da gaur, eta bi bikote horien arteko azken partida Gasteizko Ogeta pilotalekuan jokatzea erabaki dute. Atzo jokatzekoa zen partida atzeratzeko arrazoia "eguraldi txarrari" egotzi dio Arruabarrenak, "errepideen egoera oso zaila" zelako.

2004ko martxoaren 1a
17:12
Entzun
Julian Arruabarrenak agertu duenez, partida datorren igandera atzeratzeko arrazoi nagusia ETBren interesen menpe hartu dute. Partida erabakigarria izango da igandekoa (Ogetan, 17:00etan), eskuz binakako txapelketaren finalerako txartela baitago jokoan, Finalerako sailkatuta daude jada Titin III.a eta Goni III.a. Oraindik ikusteke dago partida horretan Beloki jokatzeko moduan izango den ala ez, eskuko minekin baitago. Belokik jokatu ezean Iñaki Otxandorena ariko da haren ordez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.