Olaizola II.a edo Retegi Bi izango da Idoateren aurkaria finalerdietan

PILOTA. Gaur geratuko dira zehaztuta Banakako Txapelketako finalerdiak. Aimar Olaizola eta Julen Retegi ariko dira Astelenan (17:00, ETB1). Irabazleak Mikel Idoateren aurka jokatuko du. Aurrelari iruindarrak herenegun sailkatu zen, Yves Salaberri Xala-ri 22-18 irabazita. Juan Martinez de Irujo eta Mikel Urrutikoetxea ere finalerdietan dira. Bigarren Mailan, Beñat Rezusta finalean da, Taintari 22-20 irabazita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu