Olaizola II.a-Ibai Zabala eta Irujo-Zabaleta aurrez aurre, bihar, Gasteizen

2013ko martxoaren 29a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Bihar hasiko da Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxka. Olaizola II.a-Ibai Zabala eta Irujo-Zabaleta ariko dira elkarren aurka Gasteizen, Ogeta pilotalekuan. Faborito argirik gabeko partida da. Lehen ligaxkan Aspeko bikotea izan zen lehen sailkatua, 11 partida irabazita. Hala ere, gertu izan zituzten Olaizola II.a-Ibai Zabala, garaipen bakar bat gutxiagorekin. Hori bai, elkarren aurka jokatutako partidetan parekotasun gutxi izan zen. Bitan izan ziren aurrez aurre, biak Bilbon, Bizkaia pilotalekuan, eta bietan Irujo-Zabaleta nagusitu ziren: 22-16 lehen itzulian, eta 22-11 bigarrengoan. Horiek, halere, lehen ligaxkako kontuak dira. Ligaxka batetik bestera errendimendu aldaketak egon ohi dira urtero. Ikusteko dago aurten ere hala izango den.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.