Pilota

Olaizola II.a-Urrutikoetxea finalerdia atzeratu dute

Goizuetako aurrelariak atzerapena eskatu du, eskuin eskuan mina duelako, eta epaileak onartu egin dio. Astebete atzeratu dute finala ere, ekainaren 16tik 23ra.

2013ko maiatzaren 27a
14:20
Entzun 00:00:0000:00:00

Banakako Txapelketako finalerdi bakarra jokatuko da asteburu honetan, Juan Martinez de Irujok eta Oinatz Bengoetxeak igandean Donostiako Atano III.a pilotalekuan jokatuko dutena. Aimar Olaizola eta Mikel Urrutikoetxea larunbat honetan ziren jokatzekoak lehen finalerdia, Bilbon, baina Goizuetako aurrelariak atzerapena eskatu du, eta epaileak eskaera onartu dio. Eskuin eskuan dauka min jarduneko txapeldunak. 

Olaizola II.aren eta Urrutikoetxearen arteko finalerdia ekainaren 8an edo 9an jokatuko da. Beraz, finala ere astebete atzeratuko da, ekainaren 16tik 23ra. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.