Olaizola II.ak eta Altuna III.ak San Fermin torneoko finala jokatu dute gaur

2017ko uztailaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
PILOTA. Aimar Olaizolak eta Jokin Altunak lau t'erdiko San fermin torneoko finala jokatuko dute gaur, Iruñean (11:30, ETB1). Olaizola bost aldiz izan da txapeldun, eta, aurten, Artola, Bengoetxea VI.a eta Urrutikoetxea kanporatu ditu. Altunarentzat, berriz, lehen finala izango da. Irribarria, Elezkano II.a eta Ezkurdiari irabazi die finalerako bidean. Bi finalistek jokaturiko azken bederatzi partidak irabazi dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.