Pilota-Lau t´erdiko txapelketa

Olaizola II.ak indartsu ekin dio ligaxkari (22-13)

Bengoetxea VI.ak dominatu du partidaren lehen zatia, baina 13nako berdinketaren ondoren goizuetarra nagusitu da

Olaizola II.a eta Bengoetxea VI.a, elkarrekin. I. U. / ARP
2014ko urriaren 25a
20:49
Entzun 00:00:0000:00:00

Lau t´erdiko final-laurdenetako ligaxkako aurreneko puntua lortu du Aimar Olaizolak, Oinatz Bengoetxeari 22-13 irabazita. Hala ere, emaitzak erakutsi baino partiau estuagoa jokatu dute Asegarceko bi aurrelariek Iruñean, Labrit pilotalekuan. Bengoetxeak konfiantzaz ekin dio norgehiagokari eta 5-11 izan da aurretik. Leitzarrak bizi mugitu du pilota, eta min handia eman dio Olaizola II.ari. Goizuetakoa deseroso sentitu da kantxan, eta asko kostatu zaio tantoa bukatzea.

Bengoetxeak aukera ona izan du tartea zabaltzeko, baina  jarraian txapapera botatako bi pilotakadek arnasa eman diote Olaizolari II.ari. Goizuetarrak partida berdintzea lortu du hamahiruna, eta partida bukatu bitarte jaun eta jabe izan da. Olaizolak II.ak mendean hartu du Bengoetxea VI.a, eta leitzarrak aurkariaren bizkarra ikusi behar izan du piloteoan. Momentu horretatik aurrera erraz bukatu ditu tantoak Olaizolak, gehienak airez. Garaipen honi esker, Olaizola puntu batekin da ligaxkako sailkapenean, Olaetxearekin batera. Olaizola eta Olaetxea elkarren aurka arituko dira datorren ostiralean Donostian. Bengoetxeak, aldiz, Ezkurdia izango du kontrario, larunbatean, Etxebarrian (Bizkaia).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.