Ondarroan izango da gaur Eusko Label ligako estropada

2021eko abuztuaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Eusko Label ligako hamabosgarren jardunaldia jokatuko da gaur, Ondarroan (18:00, ETB 1). Sailkapeneko azken lau taldeei lau estropada geratzen zaizkie liga amaitzeko. Zarautzek zaila du zuzeneko jaitsiera eragoztea, baina ezinezkoa ere ez; zortzi puntura du Tiran, azken-aurrekoa. Bi postuen lehia talde horien artean erabakiko da. Goialdean, berriz, Santurtzi lider sendoa da; Hondarribia zortzi puntura du.

KAE 2 ligakoei, bestalde, bi estropada geratzen zaizkie. Gaur izango dute lehenengoa, Hondarribian (12:00). Busturialdea da sailkapeneko lehena, Portugalete eta Hondarribia B atzetik dituela, hurrenez hurren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.