Orga Joko finala jokatuko da etzi, Algortan
HERRI KIROLAK. Iaz bezala, Euskadiko Orga Joko txapelketa Algorta Getxoko (Bizkaia) auzoan jokatuko da, etzi eguerdian (12:00). Bost parte hartzaile ariko dira saioan: Oscar Saez Del Castillo, Ousmane Drame, Alejandro Fernandez, Xabier Urrutia eta Julien Ladonne. 200 kilo eta lau metroko gurdia besotan hartu, eta ardatzari buelta gehien ematen dionak jantziko du txapela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu