Erremontea

Oriamendi 2010 enpresako pilotariek kamerak eramango dituzte kaskoan

Lehen probak egin dituzte, eta irudi ikusgarriak eskaini dituzte. Ekainaren 20an hasiko dira berriro erremonte partidak.

Julen Etxeberria.
2020ko ekainaren 11
11:07
Entzun 00:00:0000:00:00

Hilaren 20an jarriko da berriro martxan erremontea. Egun horretan ekingo diote Oriamendi 2010 enpresako erremontistek lehiari, Hernaniko (Gipuzkoa) Galarreta pilotalekuan. Bost aste iraungo duen txapelketa bat jokatuko dute, binaka, eta ETB1k zuzenean emango ditu partida guztiak, 16:00etatik 18:00etara.

Joseba Urkiola EITBko Kirol zuzendariak BERRIAri aurreratu dionez, teknologia berriak erabiliko dituzte. Hala, erremontistek kamerak eramango dituzte kaskoan, eta horri esker, irudi ikusgarriak ikusi ahal izango dira. Pilotariak hasiak dira probak egiten, eta emaitza ederra da.  

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.