Gipuzkoarrak nagusitu dira gaur Castro Urdialesko uretan (Espainia). Gizonezkoen kategorian, Oriok irabazi du Espainiako traineru txapelketa, eta emakumezkoetan, berriz, Donostiako Arraun Lagunak-ek.
Espero zen Orioko San Nikolas ontziko gizonezkoak nagusitzea. Azkenean, A finala irabazi dute, 19.36.34 denbora eginda. Horri esker, bost segundo atera dizkiote oriotarrek Zierbenari, eta hamalau Donostiako Kaiarribari. Bermeo izan da laugarrena, eta Galiziako Chapela bosgarrena.
B Finalean, berriz, Koxtape nagusitu da. Ondoren sartu dira Pedreña, Astillero, Castropol eta Castreña.
Emakumezkoetan, Donostia Arraun Lagunak-en traineruak 10.35.25eko denbora egin du. Handik bost segundora sartu da Tolosaldea, eta hamazortzira Hibaika. Astillerok egin du laugarren, eta Zarautzek bosgarren.