Oruetaren bi golei esker, garaipen handia lortu du Athleticek Prainsaren aurka

Erredakzioa
Bilbo
2010eko azaroaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Partida zaila zeukan atzo Athleticek Prainsa Zaragozaren zelaian, aurkaria gogorra izateaz gain, Nekane taldeko golegile nagusia min hartuta zegoelako. Baina Oruetak egin zituen Nekaneren lanak, eta bi gol sartuta, hiru puntu eskuratu zituzten zuri-gorriek. 48. minutuan sartu zuen Oruetak lehen gola, eta 76.ean bigarrena, 0-2koa.

Realak ere irabazi egin zuen etxean, Valladolid azken sailkatuaren aurka (1-0), eta txuri-urdinek zuri-gorriekin berdinduta jarraitzen dute sailkapenean, 24 punturekin. Lagunak-ek eta Eibarrek gaur jokatuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.