Liga 2004-2005

Osasuna-Athletic euskal derbia eta Reala-Levante izango dira Espainiako Ligako lehenengo jardunaldiko partidak

2004ko uztailaren 16a
19:06
Entzun
Espainiako Ligako egutegiaren zozketan gaur erabakitakoaren arabera, abuztuaren 29an jokatuko da euskal taldeen lehenengo derbia, Sadarren: Osasuna-Athletic. Reala etxean ariko da, Levanteren kontra; Lehenengo Mailan aurreneko aldiz izango den talde baten kontra, beraz.

Denboraldiko bigarren derbia 11. jardunaldian jokatu da: Osasuna-Reala. Hurrengo jardunaldian, Realak Athletic hartuko du etxean, lehenengo itzuliko azken derbian.

Euskal taldeen denboraldiko azken partidak Espanyol-Athletic, Reala-Bartzelona eta Valentzia-Osasuna izango dira, denak ere maiatzaren 29an jokatzekoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.