Futbola

Osasuna eta Athletic ere, garaile

Iruñeko taldeak 1-0 irabazi zion atzo Real Madrili, eta Bartzelonatik zazpi puntura urrundu du. Bilbokoa 0-2 gailendu zitzaion Atletico Madrili, Toqueroren bi golekin.

2011ko urtarrilaren 31
15:28
Entzun
Espainiako Ligako Lehen Mailak asteburu bikaina utzi die Hego Euskal Herriko hiru taldeei. Larunbatean Realak 2-0 irabazi ondoren (9. postuan da, 28 punturekin), atzo Osasunak eta Athleticek ere hiru puntu irabazi zituzten, Madrilgo bi talde nagusien aurka.

Osasunak Camuñasen gol bati esker irabazi zion Nafarroko Erresuman Real Madrili, eta denboraldiko ezuste handienetako bat eman du. Madrilgo taldea orain Bartzelonatik zazpi puntura dago, eta, askoren ustez, agur esan dio Ligari. Jaitsieratik hiru puntura dago orain Osasuna.

Athleticek Atletico Madril hartu zuen mendean, Toqueroren bi golei esker. Aurrelariak bederatzi hilabete geroago sartu du gola, garai ezin erabakigarriagoan, Fernando Llorentek atzo penaltia huts egin ondoren. Hiru puntu horiekin, seigarren postuan egonkortu da Athletic, zazpigarrenetik bost puntura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.