Osasuna-Zaragoza eta Recreativo-Alaves, gaur, Bigarren Mailan

unai zubeldia
2015eko otsailaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Sailkapenean gora begira hasteko aukera polita daukate gaur Osasunak eta Alavesek, nahiz eta nafarren erronka bereziki zaila izango den. Zaragoza izango dute aurkari gorritxoek (12:00); Zaragoza, eta eguraldia, hotz handia eta elurra dagoelako iragarrita gaur eguerdirako Iruñean. Ikusi egin beharko da zelaia nola dagoen. Azken hemezortzi puntuetatik hamalau eskuratuta —sei jardunaldi daramatza galdu gabe—, bolada on horri eustea izango da Jan Urbanen taldearen helburua.

Gaur-gaurkoz, Osasunak baino lau puntu gehiago dauzka Zaragozak, eta aurkari zuzena da goiko postuetarako lehian. Osasunak asko aldatu du taldea neguko merkatuan. De las Cuevas, Onwu eta Maikel Mesa ez daude taldean jada. Baina, ezusterik ezean, Urbanek aldaketa bakarra egingo du hasierako hamaikakoan: Etxaide De las Cuevasen ordez. Sisi, berriz, atzeko lerrotik erdialdera igaroko da.

Alaves, berriz, Recreativo azkenaurreko sailkatuaren zelaian ariko da (17:00). Joan den astean Leganesi 1-0 irabazita, gasteiztarrek pauso handia emango lukete bigarren garaipena jarraian lortuta. Lanzarote hasieratik ariko da, baita Jarosik ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.