Arrauna

Osatu da zortzikoa

Oriok irabazi du Kontxako Banderako sailkatze estropada, eta harekin batera sailkatu dira Tolosaldea, Arraun Lagunak, Zumaia, Hondarribia, San Juan eta Hibaika. Donostiarrak osatuko du datozen bi igandeetan banderaren lehian ariko den traineru multzoa.

Orio, udako estropada batean. FOKU
Aitor Manterola Garate.
2020ko irailaren 2a
18:47
Entzun

Ezuste handirik gabe joan da Kontxako sailkatze estropada, eta emakumezkoek datozen bi igandeetan lehiatuko duten banderak baditu zortzi hautagaiak. Orio izan da azkarrena gaurko erlojupekoan, eta haren atzetik sailkatu dira Tolosaldea, Arraun Lagunak, Zumaia, Hondarribia, San Juan eta Hibaika. Zortzigarren trainerua Donostiarra izango da, hirikoa izateagatik Udalak aukera hori ematen diolako. Kanpoan geratu den lehen taldea Ondarroa izan da, sei segundora, eta Cabok ia hamar segundoko galera izan du. Horrenbestez, Gipuzkoako zortzi traineru ariko dira banderaren bila.

SAILKAPENA
1. Orio 11.08,82
2. Tolosaldea 8,82ra
3. Arraun Lagunak 12,26ra
4. Zumaia 19,34ra
5. Hondarribia 19.70era
6. San Juan 24,70era
7. Hibaika 29.14ra
8. Ondarroa 35,14ra
9. Cabo 39,10era
10. Isuntza 49,30era
11. Lutxana 49,92ra
12. Tiran 53,20ra
13. Chapela 1.10,48ra

Igandeko txandak

Estropada jokatu eta berehala egin dute datorren igandeko txanden zozketa, (10:00etan hasiko da estropada) eta honela geratu dira:

1. Arraun Lagunak, Tolosaldea, San Juan eta Hondarribia.
2. Zumaia, Donostiarra, Orio eta Hibaika.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.