Pablo Carrera, 50 metroko probatik ere kanpo

Bilbotarra ez da finalerako sailkatu; puntu bakarrera geratu da.

Zhiwei Wangek baino puntu bat gutxiago lortu du Carrerak. ARMANDO BABANI / EFE
2016ko abuztuaren 10a
17:09
Entzun 00:00:0000:00:00

Pistolako 10 metroko finaletik puntu bakarrera gelditu zen Pablo Carrera joan den astean, eta historia errepikatu da 50 metrokoan; 9. postuan sailkatu da, finalera igarotzeko behar zuen puntu kopurua baino bat gutxiago lortuta (555).

10 metrokoan gertatu legez, atzetik aurrera joan da bilbotarra, tiro egin ahala postuak hobetuz. Zortzigarren ere izan da une batez, beste lehiakide batzuek zer egingo zain. Azkenean, Wang Zhiwei txinatarrarentzat izan da zortzigarren postua.

Pekingo eta Londresko jokoetan txapeldun izan zen Jin Jong-oh hegokorearra izan da onena, 567 puntu eta hamabi hamarreko lortuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.