futBOLA

Patxi Izko, Osasunako hirugarren agintaldirako prest

Maiatzaren 7rako beste hautagairik ez bada agertzen, presidente izendatuko dute. Bestela, maiatzaren 18an hauteskundeak.

2010eko martxoaren 30a
13:53
Entzun
Patxi Izko (Iruñea, 1946) Osasunako presidenteak gaur iragarri du berriro aurkeztuko dela kargurako, prest dela hirugarren -"eta azken"- agintaldia egiteko. Oraingoz, hura da hautagai bakarra eta, maiatzaren 7rako besterik ez bada agertzen, bazkideen artean bozketatik egin gabe presidente izendatuko dute. Bestela, maiatzaren 18an egingo dituzte hauteskundeak.

Krisi ekonomikoagatik agintaldi honetan bukatu ezin izan dituen egitasmoak amaitu nahi ditu Izkok, berak jakinarazi duenez. Besteak beste, Taxoareko lur sailen salmenta, hori diru iturri handia litzatekeelako klubarentzat. "Ligak gomendio batzuk eman ditu: klub batek sasoi batean dituen diru sarreren %70 xahutu ahal izango du gehienez ere. Gaur egun, diru sarreren %90 ere xahutzen dute klubek, eta argi dago aurrekontuak errealitatera egokitu beharko ditugula denok. Krisia hor dago, eta ez dago begiak ixterik", zioen Izkok irailean BERRIAn.

Presidente atzera bera bada, ez du argitu Osasunako entrenatzaile Jose Antonio Camachok segituko duen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.