Txirrindularitza

Patxi Vilari zigorra urte erdia laburtu diote

Kirola Epaitzeko Epaitegiak Berako txirrindulariak jarritako helegitea onartu du, eta 24 hilabetetik 18ra murriztu dio zigorra. Azaroaren 5etik aurrera lehiatzeko moduan izango da. Martxoko kontrol batean haren testosterona/epitestosterona balioek muga gainditu zuten.

2009ko urriaren 22a
17:56
Entzun 00:00:0000:00:00
Patxi Vila Berako (Nafarroa) txirrindulariak jarritako helegitea onartu du Kirola Epaitzeko Epaitegiak (TAS) eta 24 hilabetetik 18ra murriztu dio zigorra -Espainiako Txirrindularitza Federazioak ipini zion 24 hilabeteko zigorra-. Hortaz, datorren azaroaren 5etik aurrera lehiatzeko moduan izango da Vila (34 urte).

Iazko martxoaren 3an kontrol bat egin zioten, eta haren testosterona/epitestosterona balioek muga gainditu zuten. Horregatik zigortu zuten. Orduan Lampre taldeko txirrindularia zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.