Peio Larralde da faboritoa gaur, buruz burukoaren ligaxkako lehen partidan
PILOTA. Buruz buruko trinket txapelketako ligaxka gaur hasiko da, Hazparnen (Lapurdi, 18:00), Bixintxo Bilbao eta Peio Larralderen arteko partidarekin. Larralde iazko txapelduna da faboritoa. Bestalde, Frantziako Federazioak hilaren 24ra —hirugarren jardunaldiaren ondoren— atzeratu du Mathieu Ospitalek eta Batitta Ducassouk bihar jokatzekoa zuten partida. Ospital bizkarreko minez dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu