SASKIBALOIA

Pekingo finala errepikatuko da Londresen: AEB-Espainia

Olinpiar Jokoetako finalean izateko faborito nagusiak ziren bi taldeak eta aurreikuspenak bete dituzte. Gaur jokatuko dute finala, 16:00etan. 

2012ko abuztuaren 12a
10:25
Entzun

Espainiak 67-59 irabazi dio Errusiari gizonezkoen saskibaloiko lehenengo finalerdian eta, bigarrenean, erraz sailkatu dira finalerako AEBetako jokalariak, Argentinari 109-83 irabazita. Olinpiar Jokoetako finalean izateko faborito talde nagusiek aurreikuspenak bete dituzte. Gaur jokatuko dute finala, 16:00etan. 

Errusiak sailkatze fasean mendean hartu zuen Espainia, eta finalerdietako partidan lorpen hura errepikatzeko amorruz hasi ziren errusiarrak; 31-20ko aldeko emaitzarekin joan ziren atsedenaldira. Espainia ez zen batere fin aritu baloia saskiratzerako orduan. Hirugarren laurdenean gauzak aldatu egin ziren, ordea, eta espainiarrak erasoan asmatu zuten. Calderonen hirukoen eta Pau Gasolen emanari esker, 26 eta 15eko partziala lortuz. Hortik aurrera, Frantziarekin gertatu bezala, Espainiak aurrea hartu eta aldea mantentzen asmatu zuen.

AEB-Argentina arteko partidan ere antzekoa gertatu zela esan daiteke, hasieran behintzat. Atsedenaldira iritsi arte partidua oso berdinduta egon zen. AEBetako taldeak 47 puntu bakarrik lortu zituen lehen bi laurdenetan. Gero, ordea, hirukoen festari ekin zioten estatubatuarrek, erakustaldi ederra emanez. Kevein Durant jokalariak, lau hiruko sartu zituen jarraian, Argentinarren ametsa zapuztuz. 

Horrela, Pekingo finala errepikatuko da Londresen ere. Orduan 118-97 nagusitu ziren estatubatuarrak eta oraingoan ere, faboritoak dira urrea irabazteko. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.