Alessandro Petacchik (Milram) arantza zeukan sartuta atzora arte. Tirreno-Adriatikoa esprinterren neurrira eginda dagoen lasterketa da eta txirrindularien indarrak neurtzeko proba aparta. Petacchik halere, atzo arte ezin izan zuen bere maila erakutsi. Italiarrak lehen eguneko esprintean izan zuen irabazteko aukera, baina Oscar Freire (Rabobank) aurreratu zitzaion.
Italiarrak atzo aitortu zuenez lehen etapan ezustean harrapatu zuen Freirek eta arantza horrekin aritu da azken egunetan. Atzo, berriz, Civitanova Marcheko helmugako esprintean Petacchi izan zenazkarrena eta aginte kolpea eman zuen mahai gainean.
Porto Recanati eta Civitanova Marche bitarteko ibilbideak 166 kilometro zituen eta tropela batera iritsi zen helmugara. Lehen eguneko protagonista berak izan ziren baina alderantzizko emaitzarekin. Petacchi eta Freire berdinduta daude beraz. Datorren astean jokatuko den Milan-San Remo klasiko handian bi txirrindularien arteko beste norgehiagoka bat ikusteko modua egongo da.
Niklas Axelson (Diquigiovanni)tropelarekin batera iritsi zen helmugara eta lehen postuari eutsi zion. Halaber, sailkapeneko aurreneko postuetan ez da aldaketarik izan. Enrico Gasparottok (Barloworld) eta Joaquin Rodriguezek (Caisse d'Epargne) bigarren eta hirugarren jarraitzen dute, hurrenez hurren.
Gaur erlojupeko etapa jokatuko da. Macerata eta Recanatin arteko ibilbideak 26 kilometro ditu, eta litekeena da aldaketa egotea sailkapen nagusiko buruan.
Petacchik arantza atera du Freireren aurrean
Italiarra izan da azkarrena Civitanova Marchen, eta lehen etapako ordaina eman dio espainiarrari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu