Alessandro Petacchik beste indar erakusketa bat egin du gaurko etapako esprintean. Berriro ere etapa eskuartzeaz gain, hiru ditu aurtengo Giroan, garbi utzi du berea dela vollattak arautzen dituen legea. Bigarren, berriro ere, Pollack sartu da, alemaniarra jada nazkatzen hasia beharko du egunero irabazlearen 'Cullottearen' josturak ikusteaz, hirugarren Borrajo argentinarra izan da. Azpimarratzekoa da lehengo bosten artean ez McEwenen, ez Cipolliniren izenak ez agertzea; biak ala biak pattal ibili dira gaurkoan.
Astarloa saiatu da eta Aranagak adio esan dio Giroari
Munduko txapledunak azken kilometroan taldetik salto egin du, 300 metrotik gora bakarrean egitea lortuz, baian esprinterren taldeek jarririko erritmo biziak ermuarrarenak egin ditu eta ezin izan da helmugara iritsi. Bestalde Andoni Aranaga Urrestillarrak adio esan behar dio Giroari gaurko etaparen lehengo zatian erreturatu ondoren.
6. Etapako sailkapena, Spoleto-Valmontone 214km
1 PETACCHI Alessandro FAS 4:00:55
2 POLLACK Olaf GST d.b.
3 BORRAJO Alejandro Alberto PAN d.b.
4 MAZZOLENI Eddy SAE d.b.
5 NAUDUZS Andris DVE d.b.
ITALIAKO GIROA
Petacchik aurtengo Giroko hirugarren etapa garaipena lortu du
Alessandro Petacchi berriro ere nagusi izan da gaur korritu den taliako Giroko seigarren etapan. Italiarra aise gailendu da Valmonten bukatu den etapako esprintean; bere atzetik Pollack eta Borrajo sartu dira helmugan. Simonik lidertzari arazorik gabe eutsi dion bitartean, Andoni Aranagak adio esan behar izan dio Giroari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu