Txirrindularitza

Peter Saganek irabazi du Tourreko etapa

Kirol ibilbideko zortzigarrena du. Ez da alderik egon faboritoen artean.

Peter Sagan etapa garaipna ospatzen Longwyko helmugan. GUILLAUME HORCAJUELO / EFE
Gorka Intxausti Aranguren.
2017ko uztailaren 3a
07:54
Entzun

Espero zena bete da, eta Bora taldeko eslovakiarra izan da lehena Longwy-ko (Luxenburgo) helmugako aldapan. Michael Matthews (Sunweb) izan da bigarren, eta Daniel Martin (Quick) hirugarren. Azken kilometroan, Richie Porte (BMC) aurreratu egin da, eta metro batzuk hartu dizkio tropelari, baina ez dira nahikoa izan Sagan garaitzeko. Tourrean irabazten duen zortzigarren etapa da gaurkoa.

Sailkapen orokorrean, Geraint Thomas (Sky) dabil oraindik ere lehen postuan, eta 12 segundora ditu bigarrena eta hirugarrena: Chis Froome (Sky) eta Matthews, hurrenez hurren. Ez da faboritoen artean alderik izan gaurko etapan. Asteartean, Vittel-era (Frantzia) iritsiko da Frantziako Tourra (207 km.), eta esprinterren arteko lehia espero da, ailegaera laua baita.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.