frantziako tourra

Peter Saganen bigarren garaipena Tourrean

Nagusi izan da bukaerako aldapan. Igandean ere hark irabazi zuen etapa. Cancellarak lider segitzen du.

2012ko uztailaren 3a
17:47
Entzun

Peter Sagan-ek (Liquigas) irabazi du Frantziako Tourreko 3. etapa —Orchies-Boulogne sur Mer, 207 kilometro—, bukaerako aldapan nagusi izanda. Segundo bateko aldea kendu die atzekoei. Igandean ere hark irabazi zuen etapa. 22 urte ditu.

Edvald Boasson sartu da gaur bigarren. Fabian Cancellarak lider jarraitzen du.

Etapan Ruben Perez (Euskatel-Euskadi) beste lau lagunekin ihes eginda egon da —Andri Grivko, Giovanni Bernaudeau, Sebastien Minard eta Michael Morkovekin—.

Bihar korrituko dute Tourreko 4. etapa: Abbeville-Rouen, 214,5 kilometro. Laugarren mailako lau mendate izango dituzte.

Orain arteko etapak

- Aitzin-etapa (6,4 kilometroko erlojupekoa). Irabazlea: Fabian Cancella. Liderra: Fabian Cancella.
- 1. etapa.Irabazlea: Peter Sagan. Liderra: Fabian Cancellara.
- 2. etapa. Irabazlea: Mark Cavendish. Liderra: Fabian Cancellara.
- 3. etapa. Irabazlea: Peter Sagan. Liderra: Fabian Cancellara.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.