PILOTA

Pilota aukeraketa, arazorik gabe

Irujok esan du bi aste daramatzala pilota ezker eskuarekin jo gabe. Urrutikoetxeak, hala ere, uste du Irujo sasoiko iritsiko dela partidara. 

Pilota aukeraketa, gaur. MARISOL RAMIREZ / ARP
2014ko ekainaren 5a
13:38
Entzun 00:00:0000:00:00

Juan Martinez de Irujok eta Mikel Urrutikoetxeak gaur goizean aukeratu dituzte igandean Bilbon jokatuko den Banakako Txapelketako lehen finalerdietarako pilotak. Ez da arazorik egon, eta biak ados azaldu dira saskian zegoen materialarekin. Iberokoak 104,3 eta 105,7 gramoko pilotak aukeratu ditu, eta Zaratamokoak, 106,6 eta 105,2 gramokoak. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.