Asteburuan jokatu dira II. Berria Txapelketako lehen hiru kanporaketak. Aurreneko biak erraz joan ziren, baina hirugarrenak emozioa izan zuen gainezka, eta Anaitasuna gelditu zen kanpoan.
EZKARAI 50; MALLABIA 34
Kadeteak: Gorka-Merino II.a 22;Olalde-Garitagoitia 4.
Jubenilak: Pirri-Cecilio 06;Urberuaga-Aldape 22.
Nagusiak: Matute-Merino 22;Martin-Solozabal 8.
Gorkak eta Merino II.ak oso bikote ona osatzen dute, eta errioxarrak ederki hasi ziren horri esker kadeteetan. Jubeniletan, gutxiago zirela jakinda, nagusien partidarako utzi zuten indarra. Horretan, Matuteren erremateek eta Solozabalen hutsek erabaki zuten lehia. Oso motel ikusi genuen Solozabal.
SAN MIGEL 66; D. LAGUNAK 36
Kadeteak: Nubla-Peñas 22;Martinez-Velasco 4.
Jubenilak: Maestresala-De la Cruz 22; Gonzalez-Ibarra 20.
Nagusiak: Ianiz-Girones 22;Lopez Aldai-Tejero 12.
Nafarrek oso erraz irabazitako kanporaketa. Oso ondo aritu ziren kadeteetan, eta bizkaitarrak oso gaizki jubeniletan eta nagusietan. Jokatzen dutena jokatu balute, seguru asko ez lirateke kanpoan izango. Oso gaizki Ibarra, Lopez Aldai eta Tejero, pilotari ezagunak eta onak, baina partida gehiegitxo jokatzen dituztenak. Oso ondo Nubla, Peñas eta De la Cruz. Nabarmentzekoa Ianiz zaharrak jartzen duen gogoa.
AURRERA 63; ANAITASUNA 52
Kadeteak: Sagatibeltza-Madariaga 22; Epelde-Epelde 11.
Jubenilak: Iraola-Iriarte 1;Goenaga-Andreu 22.
Nagusiak: Onsalo-Betelu 22;Larramendi-Zapirain 19.
Igandean Altzan jokatutako kanporaketa hori izan zen asteburuko onena. Kadeteetan nafarrek irabazi zuten, huts gutxien eurek egin zuten eta. Lau pilotariek jokatu zuten oso urduri. Jubeniletan ikusi genuen asteburuko partidarik onena. Norbaitek galdu behar eta loteria hori leitzarrei egokitu zitzaien. Goenaga izan zen onena. Nagusien partidan, 15 tanto behar zituzten leitzarrek eta horri esker egin zuten aurrera. Hasi, ordea, 14-1 hasi ziren galtzen. Azkoitiarrek horrelako partida asko jokatu dituztenez, frontoian ez zegoen leitzarren alde euro bat jarriko zuenik, baina partida erabat galduta ikusit zutelako, edo auskalo zergatik, arriskatzen hasi ziren. Gauza guztiak ondo egin eta azkoitiarren nekea balitatu zuten, 15 tanto nahikoak zituzten, baina 22raino iritsi ziren. Batzuek ezustekoa, eta besteek poza. Onena Onsalo izan zen.
PILOTA. Aurreneko ezustea
Berria
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu