PILOTA. Txapeldunik gabe

Huartek ez du aurten Berria Txapelketa irabaziko, galdu egin zuen-eta Aurrera-Saiazen kontra

Erredakzioa
DONOSTIA
2006ko otsailaren 22a
00:00
Entzun
Huarteko taldeak, iaz Berria txapelketa irabazi zuenak, aurten ezingo du berriz irabazi. Final-zortzirenetan kanporatu zuen Aurrera-Saiazek. Beste kanporaketan, txapela irabazteko hautagai sendoa dela erakutsi zuen Lemoa zerrendaburuak.

LEMOA 63; AURRERA (Leitza) 36
Kadeteak: Arrese-Martin 19; Alduntzin-Bergera 22.

Jubenilak: Fernandez-Gojenola 22, Sagastibeltza-Beloki 7.

Nagusiak: Erauskin anaiak 22; Perez-Iriarte 7.

Lemoan jokatutako kanporaketa erraz irabazi zuten etxekoek Leitzakoen kontra. Kadeteetan ikusi zen jaialdiko partidarik onena. Lau pilotariek jokatu zuten oso ondo, laurak baitira euren mailan onenetakoak. Ordubeteko erakustaldi ederra eman zuten. Nafarrek irabazi zuten, eta Arrese aurrelaria izan zen onena.

Jubeniletan ez zen kolorerik izan. Lemoakoek partida ona jokatu zuten, baina atzelari nafarrak huts asko egin zituen. Fernandez izan zen onena.Nagusietan bizkaitarrak ziren faborito eta 10 tanto besterik ez zituzten behar. Aurrerako bi gazteak borrokan aritu ziren, baina alferrik. Erauskin II.a onena.

HUARTE 39; AURRERA-SAIAZ (Bidegoian) 53
Kadeteak: Bidaurre-Juanarena6; Oiartzabal-Agiriano 22.

Jubenilak: Garralda-Beroitz 22; Irazusta-Telletxea 9.Nagusiak: Errea-Tabar 11; Belloso-Oteiza 22.

Bi talde indartsu aritu ziren elkarren kontra. Huarte azken txapelduna eta Aurrera-Saiaz orain dela bi urteko txapeldunordea. Gipuzkoarrak nagusitu ziren azkenean, etaHuartekoak kanpoan uztea ustekabea izan zela aitortuta ere, ez zen horrenbesterainokoa ere izan, Aurrera-Saiazek talde sendoa du eta. Ikusitakoa ikusita, horiek ere txapeletatik gertu ibiliko dira.

Kadeteetan partida orekatua espero zen, baina Bidegoiango bikoteak oso ondo jokatu zuen,kontrarioen atzelariak ere eman zizkien erraztasunak. Eroso irabazi zuten. Agiriano izan zen onena, eta bere joko dotorea ikusleen oso gustukoa izan zen.Jubeniletan, nafarrek dute maila horretako bikoterik onena. Kanporaketari buelta ematera atera ziren, baina ez zuten lana biribildu. Bidegoiangoek lan eskerga egin zuten, botileroaren aholkuak jarraitu, eta tanto bakoitza borrokatu zuten. Azkenean, bederatzi tanto besterik ez zituzten egin, haien lanak gehiago merezi bazuen ere. 17 urteko Garralda gaztea, askotan nagusien mailan jokatzen duena, izan zen onena.Nagusien mailako partida, uneotako bi bikote indartsuenen arteko lehia izan zen. Bidegoiangoek 20 tanto egin behar zituzten aurrera egiteko, eta irabazi egin zuten, nahiz eta hamarna berdinduta egon ziren. Bellosok eta Oteizak erakutsi zuten zergatik duten kontratua sinatua Asegarcerekin.

Afizionatu mailako emaitzak



Pablo Elortegi txapelketa



ORTUELLA:
Promesak:
- Uriarte-Iza 22; Larrañaga-Azanza 17.

Lehen maila:
- Baez anaiak 18; Lasa-Okiñena 22.

Lezama txapelketa



LEZAMA (Finalak):
Gazteak:
- Urrutikoetxea-Aurtenetxe 14; Elezkano-Linzoain 22.

Lehen maila:
- Aurtenetxe-Zubiaga 22; Mundiñano-Iparragirre 15.

Arabako irekia



GASTEIZ:
Pala motzean:
- Urriza-Angulo 40; Berasategi-Andonegi 32.

- Zozaia-Sergio 25; Altadill-Temprano 40.

Trobika txapelketa



MUNGIA (Finalerdiak):
Gazteak:
- Perez-Merino II.a 12; Zabala-Legarreta 22.

- Eskudero-Kastillo 22; Narbarte-Mujika 7.

Promesak:
- M. Etxeberria-Lopez 19; Azpiazu anaiak 22.

Lehen maila:
- Lasa-Bengoetxea 22; Ortiz II.a-Mintegi 11.

Teledonosti txapelketa



ANTIGUA (donostia):
Kadeteak:
- Esnaola 22; Arrieta 18.

- Sagastibeltza 22; Olasagasti 11.

Gazteak:
- Urberuaga 8; Narbarte 22.

- Iturriotz 22; Aizpitarte 9.

Sopelako txapelketa



SOPELA: (Lau t' erdian):
Seniorrak:
- Aio 22; Beitia 17.

Zaramagako txapelketa



GASTEIZ:
Gazteak:
- Iriarte-Arano 17;Eskudero-Lizarralde 22.

22 urtez azpikoak:
- Aranburu-Larrañaga 22; Flores-Bizkar 14.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.