SASKIBALOIA. Jada ofiziala da. Porfi Fisacek entrenatuko du Gipuzkoa Basket datorren denboraldian, ACB ligan. Donostiako taldeak atzo jakinarazi zuen entrenatzaile espainiarrak beste bi sasoirako berritu duela kontratua. Beraz, Fisacek zazpigarren denboraldia izango du euskal taldean. «Oso eskertuak gaude erakutsi digun konpromisoagatik. Porfik taldean jarraitzea oso garrantzitsua da proiektu honek segida izan dezan», adierazi zuen Nekane Arzallus Gipuzkoa Basketeko presidenteak.
Fisac ere pozik azaldu zen akordioarekin. «Plazer handia da proiektu honetan jarraitzea». Helburuez galdetuta, berriz, bi nabarmendu zituen: «Bat, proiektu hau maila nagusian sendotzea. Eta bi, jokalari gipuzkoarrak prestatzea, ACB ligara jauzia eman dezaten. Klub filosofia izan beharra dugu, baina batez ere talde filosofia. Eta filosofia hori helarazi behar diogu Illunbera joango direnei, aulkian dagoena dagoela». Fisacek argi du nolako jokalariak nahi dituen: «Gosea dutenak, hazteko beharra dutenak».
Porfi Fisacek beste bi denboraldirako berritu du
Entrenatzaileak maila nagusian «sendotu» nahi du GBC, eta jokalari gipuzkoarrek ACB ligara jauzi egin dezatela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu