ERRUGBIA

Presioa pittin bat jaisteko aukera du, baina ez erabat

Miarritzek Top 16ari ekingo dio berriz, eta, gaur, Montpellier hartuko du

DONOSTIA
2004ko apirilaren 28a
00:00
Entzun
Europako Heineken Kopa amaitu baldin bada Miarritzerentzat, ez horrela Top 16a, eta horri berrekin beharko dio gaur (18:30), Montpellier hartuta, Aguileran. 13. jardunaldiko partida jokatuko dute, joan zen asteburuari zegokiona hain justu. Espero zen Lagisquet eta paco entrenatzaileek aldaketak egitea gaur. Alde batetik, Top 8ra sailkatuta dagoelako, eta, bestetik, hainbat jokalariri atsedena ematea erabaki dutelako.

Fitzgerald, Etxebarria, Thion Stcherbina eta Isaac lehendik jokatu ezinda zeuden, eta joan zen larunbateko partidaren ondoan, Yachvilik eskuin behatz lodian du arazoa eta Brusquek bihurdura orkatilean. Horiez gain, Avrilek, Gonzalezek, Couzinetek, Betsenek, Lievremontek eta balanek atsedena ukanen dute. Manent, Tonita, Bidabe eta Peyrelongue ordezko izango dira, Minassian, Puleoto eta Hegartyrekin batera.Atzo bideo saioa ukan zuten, eta ondoan partidako jokaldiak prestatu zituzten. Hau izango da hamabostekoa: Menieu, Campo, Bergos; Bentley, Nauroy; Chouchan, Baget, Milheres; Dupuy, Mazas; Gobelet, Maillard, Lacroix, Bernat-Salles; Marlu.Montpellier maila ez galtzeko ligaxkan ariko da, eta ahalik eta puntu gehien egitea du xede. Joanekoan 33-26 gailendu zen Montpellier.

-

Sailkapena





PJ I B G AlKo
1. Tolosa30 12 9 0 3 336 263

2. Miarritze28 12 8 0 4 288 214

3. Perpinya 28 12 8 0 4 306 247

4. Beziers27 13 7 0 6 240 256

5. Narbona25 13 6 0 7 278 270

6. Grenoble23 13 5 0 8 288 332

7. Montpellier20 12 4 0 8 229 253

8. Montauban19 13 3 0 10 186 318

13. jardunaldiko emaitzak

Miarritze-Montpellier (gaur, 18:30)

Perpinya-Tolosa (gaur, 19:00)

Grenoble-Beziers: 20-22

Narbona-Montauban: 35-25
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.