Prigioni, berriz ere Baskoniara

34 urteko antolatzaile argentinarra Gasteizko taldera itzuliko da bi urtez Real Madrilen aritu ondoren

Erredakzioa
Gasteiz
2011ko abuztuaren 25a
00:00
Entzun
Pablo Prigioni Gasteizen ariko da hastear dagoen sasoian. Hori jakinarazi zuen, atzo, Baskoniak; urte bateko kontratua sinatu du Prigionik. Horrenbestez, zazpigarren denboraldia emango du Gasteizko taldearekin, lehendik sei jokatu baitzituen, 2003 eta 2009 bitartean.

Joan den astean, Dusko Ivanovic entrenatzaileak hiru jokalari eskatu zituen taldea erabat ixteko: antolatzaile bat, eskolta bat eta pibot bat. Lehena herenegun etorri zen; Reggie Williams eskolta. Atzo bigarrena; Pablo Prigioni antolatzailea.

Prigioniri Madrileko irteera ez zaio uste bezain ondo atera, eta Pablo Laso entrenatzailearen asmoetan sartzen ez zenez, etxera itzultzea erabaki du. Bertan eman zituen profesionaletako denboraldirik onenak, ACB liga behin eta Espainiako Kopa eta Espainiako Superkopa hainbat alditan irabazi baitzituen. Gainera 2007-2008ko denboraldian Euroligako Lauko Finala jokatu zuen, Moskun.

Argentinarraren itzulerak Marcelinho Huertasen hutsa betetzeko balioko du —Bartzelonak fitxatu du udaran—, eta hasiera batean hasierako bostekoan egoteko aukera asko du, Tomas Heurtel, gaztea delako halako talde baten ardura hartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.