Raoul Loe fitxatzear da Osasuna, eta Alex Ramiro Athleticera itzuli da

2017ko urtarrilaren 31
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
FUTBOLA. Raoul Loe Osasunako jokalari ohia Iruñera itzuliko da, Al Sailiyarekin daukan kontratua eteten badu. Bestalde, gaur jakingo da Mikel Merino utzita iritsiko den edo ez. Athleticen, berriz, Alex Ramiro taldera itzuli da, Levantetik, Kepa Arrizabalagaren tokia betetzeko. Ager Aketxe, ordea, Cadizera joan da, utzita. Bestalde, Realak eta Eibarrek otsailaren 28an, asteartez, eta 19:30ean jokatuko dute derbia Anoetan, Espainiako Lehen Mailako 25. jardunaldian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.