Realak nagusitasunez irabazi dio Athletici San Mamesen, Katedral zaharrean jokatu den azken derbian. Ibaik aurretik jarri du Athletic 30. minutuan, baina Realak bost minutu behar izan ditu berdintzeko. Griezmannek sartu du gola. Gol hori erabakigarria izan da, min handia egin baitie etxekoei, eta bisitariak hauspotu. Horrela iritsi dira Realaren bigarren eta hirugarren golak: bigarrena, Agirretxek, 66. minutuan, Raulen egindako huts bat baliatuta; eta hirugarrena, Velak, hamar minutu geroago, jaurtiketa zehatzarekin.
Futbola
Reala nagusi San Mames zaharreko azken derbian
Athleticek sartu du lehen gola, baina talde txuri-urdinak buelta eman dio emaitzari eta garaipen argia lortu (3-1).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu