REALA

Realak 3-1 galdu du Zeniten aurka

San Petersburgoko taldearen azkartasunak min egin dio talde txuriurdinari, eta garesti ordaindu ditu defentsan egin dituen hutsak.

Alvaro Odriozola Realeko jokalaria, Zeniteko Leandro Paredesekin lehian. ANATOLY MALTSEV / EFE
2017ko irailaren 28a
21:41
Entzun 00:00:0000:00:00

Zeniten gol goiztiarrak hasieratik zaildu dio partida Realari. 5. minutuan egin du lehenengoa Rigoni argentinarrak, Ruben Pardok baloia huts batean galdu ostean.

Markagailuan aurretik zirela, San Petersburgekoek baloia oparitu diote Realari, eta aurrelarien bizkortasunari etekina ateratzen saiatu dira, kontraerasoan. Realak ez zuen lortzen baloiarekin arriskua sortzea, eta Aritz Elustondoren huts batek Kuziaievi baloia opari utzi dio eta honek Kokorini eman dio pasea, 24. minutuan bigarrena egiteko.

Realaren jokoa kaxkarra izan arren, markagailuan hurbiltzea lortu du 41. minutuan. Diego Llorentek buruz egin du gola, korner batean.

Bigarren zatian, Reala bere jokoa egiten saiatu da, baina ez du Zenit urduritzea lortu, eroso baitzegoen kontraeraso jokoan. Hala, 60. minutuan, Kokorinek buruz egin du hirugarrena, Ivanovicen erdiraketari esker.

Realak lau porrot daramatza jarraian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.