Anoeta Kiroldegiak gaur onartuko du Anoeta birmoldatzeko hitzarmena. Lanen kostua 50,7 milioi eurokoa izango da, BEZa kontuan hartu gabe —Anoeta estadioarena 44 milioi—, eta Realak jarriko du diru gehien, 36,7 milioi euro—inbertsio osoaren %72—. Horri esker, talde txuri-urdinak Anoeta estadioa erabiltzeko lehentasuna izango du 2067ko irailaren 5era arte.
Beste hamalau milioi euroak Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak jarriko dituzte: Jaurlaritzak hamar, eta Aldundiak lau.Horrez gain, obren kostuak handituko balira, Realak egin beharko lioke aurre gainkostuari. Estadioaz gain, ondoko estadio txikia ere eraberrituko dute.
Realak 36 milioi euro jarriko ditu Anoeta berritzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu