Realak bolada txarra amaitu nahi du Mallorcan

2023ko martxoaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Azken partidetan eskuratu ez dituen puntuak biltzen ahaleginduko da gaur Reala. Txuri-urdinak Mallorcan arituko dira (14:00, Dazn). Begi bat Erromaren aurkako itzulerako partidan izango badu ere, tentu handiz aritu beharko da Reala. Ate aurrean asmatzea izango da erronka nagusia; azken zortzi partidetatik seitan ez baitu golik sartu.

Ostegunean hasieratik jokatu ez zuten jokalariek aukerak dituzte gaurko lehian hamaikakoan sartzeko. Aritz Elustondo eta Umar Sadiq izan ezik, beste denak prest ditu Imanolek. Sasoi honetan bi aldiz jokatu dute bi taldeek elkarren aurka; biak Anoetan —Ligan eta Kopan—, eta kostata izan bada ere, bietan 1-0 nagusitu da Reala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.