FUTBOLA
Realak Diego Rivas fitxatu du
Diego Rivas Getafeko futbolariak, Realean jokatuko du hurrengo denboraldian. Realak, 3 milioi euroko deuseztapen klausula ordaindu behar izan dio Getaferi. Gaztela- Mantxako (Espainia) erdilaria, arratsalde honetan aurkeztuko dute Donostian.
Realari garesti atera zaio Rivas erdilaria. Ciudad Realen 1980ean jaioa, Athletico de Madrid eta Getafen jokatu ondoren, Realeko jokalaria izango da heldu den denboraldian. Donostiako klubaren web orrialdean nabarmentzen denez, Realarekin harremanetanegongo da 2011. urteko, ekainaren 30 arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu