Realak urrats handia egin nahi du Txapeldunen Ligan

2023ko urriaren 24a
00:00
Entzun
Txapeldunen ligari hasiera ona eman dio Realak, eta bide beretik segitu nahi du gaur Benfica menderatuta. Txuri-urdinek urrats handia egingo dute Lisboan irabaziz gero, final-zortzirenetara sailkatzeko bidean. Imanol Alguacilek 23 jokalariko deialdia osatu du; min hartuta daude Alvaro Odriozola, Kiera Tierney eta Andre Silva, bainabeste guztiek bidaiatu dute Lisboara.

Halaber, donostiarren 3.500 zale inguru ere bilduko dira Portugalgo hiriburuan. Realak garaipena eskaini nahi die haiei,baina Realeko entrenatzaileak uste du neurketa «zaila» dutela aurretik: «Partida handia da, eta sasoi onean gaude. Klub handi baten aurka ariko gara. Ez da erraza izango, baina gure lehiakortasuna erakutsi nahi dugu», esan zuen atzo, prentsaurrekoan. Alex Remirok, berriz, adierazi zuen irabazi egin nahi dutela, eta euren onena eman. «Lehiakorrak izaten ari gara, eta horrela jarraitu nahi dugu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.