Realaren zale bati eraso egin zioten larunbatean, Bernabeu inguruan
FUTBOLA. 24 urteko realzale bati sudurra apurtu zioten larunbatean, Bernabeu inguruan. Partidaren ondoren izan zen erasoa, eta, gazteak salatu duenez, iraindu ere egin zuten. Bi lagun segika hasi zitzaizkiola kontatu du, eta orduan hasi zela kezkatzen. Ihes egiten ahalegindu zen, baina harrapatu eta jo egin zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu